Saila honek mendi eskiarekin erlazionaturik dagoen guztia eragitea du helburu nagusitzat.

Momentu honetan, CVC tik antolatzen dugun jarduerarik nagusiena Open Altitoy Ternua da. Pirinioetan egiten diren proben artean ezagunena eta teknikoena da hau. Esfortzu handia eskatzen du bere prestakuntzak eta horregatik urte osoan zehar ari gara lanean. Bestalde, harrotasuna eta gogogabetasunak aurrera egitea eramaten gaitu. Dudarik gabe, Open Altitoy Ternua egutegiaren probarik bereziena da. Hala ere, proban jende gehiagok parte hartzea gustatuko litzaiguke guztioi.

Ez dugu  Open Altitoy Ternua  mendiko eskiaren sailaren ekintza bakarra izatea nahi. Mendi eskia ezagutzeko ikastaroak, solasaldi teknikoak materialaren mantentzeari buruzkoak, erreskateak egiteko praktikak, ARVA sen erabilpena, eski proiekzioak eta irteerak elkartearen gida bulegoan oinarrituta.

Hortaz gain, mendiko material eta baldintzei buruzko informazioa nahi dugu eman. Posible den guztia elkartearen web orrialdearen bidez esango dizuegu. Eski sailari buruzko  aholku teknikoaren eskaera egin dezakezue gure bulegoaren bidez. Haiek, zuek egindako galderak edo proposamenak ekarriko dizkigute eta ahalik eta azkarren erantzuna izango duzue.

Gainera, saila honetatik, lokal berrian egonda, elkarteak iaz zuen zentzu soziala berreskuratzea da gure helburua. Bazkideek informazio nahiz esperientziak konpartitzea. Horretarako, zuen laguntza beharko dugu.

Beraz, edozein ideia edo proposamenetara gaude irekita.  Lokal berrira etorri, gure irteeren berri jakin eta informazioa edukitzeko eta jardueretan egoera aktibo batean parte hartzeko.

Lokal berriak bizitza edukitzea nahi dugu eta hori guztion artean lortu dezakegu bakarrik.

Eskerrik asko guztiei zuen laguntzagatik.