Kaixo, ongi etorri.

Gure web orrira egiten duzun bisitaren bitartez, elkartearen berri eman nahi dizugu. Altruistak gara, hau da, ez dugu etekina lortzeko asmorik. 1950. urtean jaiotako elkartea dugu Vasco de Camping elkartea. Hasiera batean, mendi eta naturaren arloko jarduerak antolatzen ziren, eta Mendi, Eski, Camping eta Caravaning federazioetan bazkidetuta gaude.

Gaur egun, 4.000 bazkide inguruko familia osatzen dugu, haur, gazte, heldu eta aitona-amonez osatua. Gure jarduerak adin guztietako jendearentzat pentsatuta daude: irteerak, ikastaroak, proiekzioak, material alokairua, argazki lehiaketa, liburutegia…

2011ko abuztuan, Eusko Jaurlaritzak herri onurako elkartea izendatu gintuen, besteak beste, herritar guztiei irekita gaudelako, inolako bereizketarik gabe.

Egoitza sozial zabala dugu: liburutegia, irteerak prestatzeko eta leku berriak aurkitzeko liburuak eta mapak, filmak ikusteko ekitaldi aretoa, erakustaretoa (non bazkideek nahiz lagunek beren lanak erakutsi ditzaketen), haurrentzako mahai-tenisa, kontsultak egiteko ordenagailuak…

Sei hilean behin gure aldizkaria argitaratzen dugu: Errimaia. Bertan, gure bazkideen azken ibilerak, lehiaketak eta albisteak agertzen dira. Mendi arloko berri eta albiste nagusiak ere jasotzen ditu aldizkariak. Urtero, aldizkariaren bigarren zenbakiarekin batera, elkartearen urteko jardueren egutegia banatzen dugu, bazkideen gure ekintza guztien berri izan dezaten.

Bai bazkideak eta bai beren familiek, diru kopuru txiki baten truke, Uztarrozen (Erronkaribar) ditugun bi aterpetara joan daitezke. Uztarrozeko aterpeak abiapuntu ezin hobeak dira Nafar Pirinioetara joateko. Beraz, badakizue: mendira joateko, eskiatzeko edo, besterik gabe, mendi nahiz eski giroaz gozatzeko asmoa izanez gero, ez izan zalantzarik: gerturatu gure elkartera. Pozik eta merezi bezala atendituko zaitugu.

Txema Garay, lehendakaria