Kaixo mendizaleak:

Ezagutzen ez nauzuenentzat, Rosa naiz. Lagun batzuekin batera, elkartearen haur sailaren irteerak prestatzen ditugu.

8 -14  urte bitarteko neska edo mutila bazara eta Euskal Herriko mendiak ezagutu, lagun berriak egin eta egun pasa naturan pasa nahi baduzu, gurasorik gabe eta lagunen artean soilik, apunta zaitez elkartean.

Sail honek 12 urte baino gehiago egin ditu eta orain dela pare bat urte guri pasa ziguten makila.

Momentu hauetan guztiok oso pozik gaude lokal berria estreinatuko dugulakoan. Elkargune moduko bat izango da, eta aukera emango digu denok elkarren artean argazkiak ikusi, jolastu eta hurrengo irteerak prestatzeko.

Gure elkartean itxaroten zaitugu

Rosa Rodriguez (Haur sailaren arduraduna)

Haur taldearen bloga