Mendi Lasterketen saila berriena elkartean daudenen artean. 2011. urtean jaio zen, bazkide, korrikalari eta mendizale batzuei esker. Ofizialki sail honi joan zen urteko abuztuan eman genion hasiera Peña Oroeleko  oinezko lasterketan parte hartu genuenean. Bost izan ziren partaideak, baina ordutik aurrera, jendea gehituz joan da geroz eta gehiago.

Mendira gerturatzeko modu berri hau garatzeko asmoa dugu.  CVCE korrika sailak ez du soilik lehiatzeko helburua, baizik eta, baita ere, kirol mota honen bitartez ondo pasatzea eta mendiaz gozatzea.  Donostialdeko  mendietan, astebururo jende ugari ibili ohi da mendi lasterketan. Hala ere, nork ez du norbere buruarekiko erresistentzia eta sufrimendua deskubritzeko gogorik inguru natural eta isil batean egonda? Gozamenaren eta lehiaren arteko muga urratuta, ezin izango duzu atzera egin. Seguru asko, egutegiko proba batean parte hartuz gero, ezinezkoa egingo zaizu esperientzia ez errepikatzea, nahiz eta lehenengo lasterketa horretan denbora ona ez egin, edo espero izandako emaitza ez bete. Berdin izango da esprintean irabazteko lehian iritsi zaren edo  gehienezko denboratik hurbil iritsi zaren: lagunen artean korrika egiten baduzu, helmugan eskainitako salda hartu eta gero, etxera iritsi eta interneten bidez begiratuko duzu, zure baldintzen arabera zailtasun eta distantzia erreferentziak hartuta, egokien datorkizun hurrengo lasterketa non eta noiz den.

Horrengatik, elkartetik, kirola hau gustuko duten bazkideak taldekatu nahi ditugu. Lagun gehiago izateak, maila desberdinetako taldeak osatzea posible  bilakatuko du.

Orain arte gure jardueren helburu nagusiak izan dira elkar ezagutzea, entrenatzea (orokorrean asteazken arratsaldean) , elkartearen kide gisa identifikatzen gaituzten kamisetak eskuratzea eta hauekin hainbat probetan parte hartzea.

blog bat ere jarri dugu martxan. Bertan, albisteak, nobedadeak eta gure kirol "balentriak" jasotzen ditugu. Alboko menuaren bidez iritsi zintezke blog horretara.

Aurten zenbait ideia dauzkagu buruan. Besteak beste, Ereñotzun  ekainaren 10ean egongo den lasterketarako ahalik eta partaide gehien biltzea (13 km-ko lasterketa, malda mugatua, aproposa kirola honetan hasteko), Zumarragako Goierri Garaia Mendi Lasterketarako talde bat osatzea (Euskadiko talde txapelketa) eta elkarteko bazkideei irekitako irteera bat, non bikoteka edo hirukoteka egoitza berritik (Donostiako Foru pasealekua) Aranoraino iritsiko garen. Bertan, dutxa bat hartu eta babarrun-jate batekin denboraldiari agur esango diogu.

Anima zaitez eta gerturatu elkartera. Gogoratu ekainaren erdialdera, Prim 35era aldatuko garela. Sarrera Foru pasealekutik edukiko dugu. Utzi itzazu zure izen-deiturak eta posta elektronikoa idazkaritzan, oraindik sail honen berri ez dakiten asko dago eta.

Sailaren bloga

TEO CACHO, Mendi Lasterketen saileko arduraduna