Aupa ekipo;

Sail honetan gure jarduera nagusia eskalada ibilbideak hornitzea eta egoera onean mantentzea da.

Ongi etorri gure eromen berbera baduzu. Zure helburuak beste batzuk badira, ongi etorria izango zara baita ere, zure nahi eta helburuen berri eman eta lan egiteko prest egotea da garrantzitsuena.

Sailaren lehentasuna dibertitzea da, baina ahalik eta segurtasun handienarekin, noski.

Arriskua suposatzen duen kirola egiten dugunez, errore minimo batek ondorio larriak ekar ditzake.

Aldarrikatzen dugun beste baloreetako bat, inguruarekiko errespetua da. Iristeko zailtasun handiko eremutan mugitzen garenez, bertan dauden animalia eta espezieak errespetatu behar ditugu, natura haien etxea baita.

Lehiaketa gustuko baduzu, zure zain gaude. 2000.urtean elkartearen 50 urteurrena ospatu genuenetik (Euskal Ligako Finala antolatu genuen), sailak jende gazte eta jakintsua behar du  modalitate honi bultzada bat emateko. Ekipa Kopon.

Stig Larrañaga