XENDAZALETASUNA-IPAR MARTXA: DONOSTIAKO ITZULIA

IBILBIDEA: Mirakruz gaina– Atxumaitz gailurra – Ulia mendiko zeharkaldia, Josetxo Mayorreri omenaldi batekin (bere izena jaso du gailurreko zelaiak) – Kutraia begiratokia – Josetxo Mayor etorbidea – Emoria – Zurriolako Pasealekua – Pasealeku Berria – Kaia – Donostiako Udala –Nautikoa.
Data: | 2025 eko Uztailak 5 |
Ordua: | Goizeko 9:00 etan |
Irteera: | Miracruz gaina (Arzak) |
Arduradunak: | Jesús Mari Alquézar |
Antxon San José | |
Iraupena: | 3 ordu |
Desnibelak: | 125 metro |
Distantzia: | 10 km |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
DESCRIPCIÓN:
Osatuko dugu itzuli osoaren 5. eta azken etapa Ulia menditik, ibilbide menditsu eta ederrena zeharkatuz. Etapa atsegin honek Donostiako lurraldearen inguru basatiena eta naturalena zeharkatzen du. Mendiko gailurreraino igoko gara, Gipuzkoako orografia zabal bat ikus daitekeen puntura. Bertatik itsaslabarretako ohiko bidea hartuko dugu, eta Zurriolako hondartzara jaitsiko gara. Pasealeku Berritik jarraituz, Donostiako Nautikora iritsiko gara.
Gogorarazten dizuegu Elkartean eta hiriko beste puntu batzuetan (Turismo Bulegoa, Kultura Etxeak eta Kirol Zentroak), dohainik eskura duzula “Hiriari Itzulia” izeneko Topo gida berria, Donostiako Udalak eta CVCEk argitaratua 75. urteurrenaren harira. Tresna oso erabilgarria da zeure kabuz ibilbidea osatzeko