PROIEKZIOA: ZAZPI
osteguna, 19 Aza 2026
19:00

DESKRIBAPENA:
ZAZPI. Kontakizun bat, tontorrez tontor
Natura eta Mendia zikloaren barruan, azaroaren 19an, Mikel Lizarraldek zuzendutako Zazpi dokumentala proiektatuko dugu Okendo Kultur Etxean. Euskal Herriko lurralde bakoitzeko tontorrik garaienak lotzen dituen 300 kilometro baino gehiagoko bidaia da, 11 etapatan banatua. Ibilbidean zehar, esklerosi anizkoitzarekin bizitzeak zer esan nahi duen kontatzen digu Mikelek, eta aurrera egiteko eta bizitza normala izateko erronkari baikortasunez eta irmotasunez heltzen dio.
Azaroaren 19an arratsaldeko 19:00etan Okendo Kultur Etxean.
Doako jarduera
Sarrera librea aretoa bete arte