PROIEKZIOA: BAKARKAKO ALPINISMOA TIBETEKO MUGAN
asteazkena, 4 Aza 2026
19:00

DESKRIBAPENA:
LADAKH: ABENTURA INDIAR HIMALAIA-N
Azaroaren 4an, 19:00etan, CVCEren egoitzan, Indiako Himalaian dagoen Ladakh eskualdera egindako bakarkako espedizioaren ikus-entzunezkoa izango dugu. Changtang goi-lautada zabalera iritsiko gara, Tibeteko mugara, eta han 6.000 metrotik gorako bi mendi igoko ditugu, erabateko bakardadean. Horrez gain, inguruko budisten jaialdi garrantzitsuenetako batean parte hartuko dugu, eta Nubra harana zeharkatuko dugu motorraz, 500 kilometro inguruko ibilbidean. Mendia eta bidaiatzeko grina uztartzen dituen esperientzia pertsonala, 50 minutuko ikus-entzunezko honetan, euskaraz.
Doako jarduera
Sarrera librea aretoa bete arte