MENDIA: SELVA DE OZA
larunbata, 26 Ira 2026
07:00

IBILBIDEA: SELVA DE OZA
| Data: | 2026ko Irailak 26-27 |
| Ordua: | Goizeko 7:00etan |
| Irteera: | Autobus geltokia |
| Arduraduna: | Jose Luis Nagore |
| Josean Ollokiegi | |
| Iraupena: | 8 ordu / 8 ordu |
| Desnibela: | 1.337 m / 1.400 m |
| Distantzia: | 17 km / 18 km |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
GOMENDIOAK:
Ohizkoak: mendiko botak, goretex edo txubaskero, txanoa eta eskularruak, hamaiketakoa, bazkaria eta ura. Aldatzeko arropa eraman, baita oinetakoak ere.
DESKRIBAPENA:
Larunbata:
Ibilbidea Ozako aparkalekuan hasiko dugu, eta handik 4 kilometro inguruko igoera egingo dugu Estribiellako lepora iritsi arte. Lepotik Estribiellako gailurrera (2.045 metro) igoko gara. Ondoren, goi-mendiko paisaia ederra zeharkatuz, Sayestikoraigora (2.173 metro) igoko gara, eta handik Chipeta Altaraino (2.224 metro) jarraituko dugu.
Jaitsiera Petrafichako lepotik egingo dugu La Minako aparkalekuraino. Bertatik pista forestaletik jarraituko dugu, autobusa zain izango dugun tokiraino azken 3 kilometroak egiteko.
Igandea:
Ibilbidea Hecho herrian hasiko dugu, eta handik lasai-lasai igoko gara Remílez mendiaren gailurrera (1.819 metro). Igoera erosoa eta atsegina da, ibilbide osoan zehar bista ederrak eskainiko dizkiguna.
Remílezeko gailurretik La Cutarantz (2.145 metro) jarraituko dugu. Gailurra egin ondoren, bide beretik itzuliko gara Remílezeraino, eta handik mendiko aterpetxearen ondotik jaitsiko gara Hechora beste bide batetik itzultzeko. Horrela, ibilbide zirkular ederra osatuko dugu.
Nahi dutenek Remílezeko gailurrean geratzeko aukera izango dute, besteek La Cutara igotzen duten bitartean, eta taldearekin berriro elkartuko dira itzuleran.
BAZKIDEAK: 130€ / EZ BAZKIDEAK: 190€
Izena ematerakoan ordaindu behar da
Izen-ematearen irekiera: Irailak 7 (astelehena)