MENDIA: ARTZENAKO MENDIZERRA

igandea, 4 Urr 2026
07:00

IBILBIDEA: ARTZENAKO MENDIZERRA

Data: 2026ko Urriak 4
Ordua: Goizeko 7:00
Irteera: Autobus geltokia
Arduradunak: Santiago Seco
Josean Ollokiegi
Iraupena: 8 ordu
Desnibela: +1.125 m; -1.142 m
Distantzia: 18 km

Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia

GOMENDIOAK:

Ohizkoak: mendiko botak, goretex edo txubaskero, txanoa eta eskularruak, hamaiketakoa, bazkaria eta ura. Aldatzeko arropa eraman, baita oinetakoak ere.

DESKRIBAPENA:

Burgos eta Arabaren artean dagoen Artzena mendilerroa zeharkatuko dugu, Valderejo Parke Naturala (Araba) eta Montes Obarenes–San Zadornil Parke Naturala (Burgos) lotzen dituen ibilbide ikusgarrian. Autobusez Arabako Barrio herrira joango gara, eta handik hasiko dugu txangoa. Herritik irten bezain laster pista bat hartuko dugu, eta pagadi eder baten barrena eguneko lehen aldapa igoko dugu Hoz lepora (989 m). Ondoren, pinudi eta pagadien artean Bachicabo tontorrera (1.182 m) iritsiko gara. Handik, inguru harritsua zeharkatuz, Mota (1.277 m) eta, altuera ia galdu gabe, Cueto tontorra (1.344 m) igoko ditugu; azken hau mendilerroko punturik garaiena da. Tontorretik Valdegobiako eta Tobalinako haranen bista zoragarriak izango ditugu. Jarraian, Portillo de Nograro igaro eta Risco del Mojón Acuchillado (1.342 m) tontorrera iritsiko gara. Berriro Portillora itzuliko gara jaitsierari ekiteko, Campa de las Majadas (1.159 m) eta Barranco Canalejo zeharkatuz. Azkenik, nekazaritza-lurren artean ibilita, San Martín de Don (Burgos) herrira iritsiko gara. Ibilbide osoan baso ikusgarriak, kareharrizko paisaia malkartsuak eta Arabako zein Burgosko bista paregabeak izango ditugu.

 

BAZKIDEAK: 23€ / EZ BAZKIDEAK: 27€

Izena ematerakoan ordaindu behar da.
Izen-ematearen irekiera: Irailak 21 (astelehena)

Jarduera:
MENDIA: ARTZENAKO MENDIZERRA
task_alt
Izen-abizenak *
Fill out this field
Helbide elektronikoa *
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Pertsona kopurua *
Fill out this field
Telefonoa *
Fill out this field
Mezua *
Fill out this field
20 - 15 = ?
Enter the equation result to proceed
You need to agree with the terms to proceed
north