ESKALADA: ANSÓ BAILARA (BORTIRI)

larunbata, 27 Eka 2026

IBILBIDEA: ANSÓ BAILARA (BORTIRI)

Data: 2026 ko Ekainak 6-7
Arduraduna: Sergio Martín

Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia

DESKRIBAPENA:

Ansó haranean eskalada asteburua

Ekainaren 5ean… Bortirira goaz! Ekainaren 6 eta 7ko asteburuan, gure Uztarrozeko aterpe maite eta erosoa (https://maps.app.goo.gl/2iCLSnTmD7mw2coZ8) oinarri hartuta, bi egunez eskalatuko dugu Ansó haranean. Bertan, luzera eta zailtasun askotariko kalitatezko bide lu-zeak daude, gustu guztietarako.

Ostiralean joateko aukera dugunok, gau hori bertan igaroko dugu ostatu eta gosari erregime-nean, iritsiera ordutegien arteko aldeak egon baitaitezke (21 € bazkideentzat eta 28 € bazkide ez direnentzat). 20:00etatik aurrera elkartu ahal izango gara bertan. Larunbatean zuzenean joango direnek Bortirira edo zuzenean Ansó haraneko eskalada guneetara hurbildu ahal izan-go dute, aukeratutako bideen arabera.

Gure jarduerekin sustatu nahi den elkarbizitza bultzatzeko, guztien erosotasuna hobetzeko eta gure aterpezainaren antolakuntza lana errazteko, parte-hartzaileak larunbatean derrigorrez ostatatuko dira pentsio erdiko erregimenean. Prezioa 36 € izango da bazkideentzat eta 43 € bazkide ez direnentzat.

Jarduera bazkideez osatutako sokaldientzat pentsatuta dago; hala ere, bazkideek bazkide ez diren sokalagunekin izena eman ahal izango dute. Era berean, bakarka dauden pertsonek behin-behineko aurreinskribapena egin ahal izango dute, egoera berean dauden beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko eta jardueran parte hartu ahal izango duten sokaldi berriak osatzeko.
Garraioa parte-hartzaileen baliabide propioen bidez egingo da. Ibilgailuak partekatzea sus-tatzeko, elkarguneak eta ordutegiak zehazteko eta irteerari buruzko beste edozein alderdi koordinatzeko, beharrezkotzat jotzen diren WhatsApp edo posta elektronikoko taldeak sortu-ko dira.

Izen-ematea Klubeko idazkaritzaren bidez egingo da, aurrez aurre, telefonoz edo posta elek-tronikoz (cvce@vascodecamping.com), ekainaren 2a baino lehen. Dagokion ordainketa auke-ratutako modalitatearen arabera egin beharko da, idazkaritzan bertan edo Klubaren kontuan.

Animatu eta ez utzi azken unerako! Plaza kopurua mugatua da.

 

BAZKIDEAK: 21€ edo 36€ / EZ BAZKIDEAK: 28€ edo 43€

Izena ematerakoan ordaindu behar da
Izen-ematearenirekiera: Ekainak 15 (astelehena)

Jarduera:
ESKALADA: ANSÓ BAILARA (BORTIRI)
task_alt
Izen-abizenak *
Fill out this field
Helbide elektronikoa *
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Pertsona kopurua *
Fill out this field
Telefonoa *
Fill out this field
Mezua *
Fill out this field
19 + 11 = ?
Enter the equation result to proceed
You need to agree with the terms to proceed
north