ERAKUSKETA: Jakin-minetik hormara: joan-etorriko bidaia
asteazkena, 18 Aza 2026
19:00

DESKRIBAPENA:
Jakin-minetik hormara: joan-etorriko bidaia
Azaroaren 18 an, arratsaldeko 19:00etan Elkartean, Sergio Martínek bere erakusketaren aurkezpena egingo du.
Erakusketa hau argazki, ilustrazio eta material bilduma bat baino askoz gehiago da. Hiru urte baino gehiago iraun duen proiektu pertsonal baten emaitza da. Egino inguruan, hain hurbil eta ezaguna izan arren hain gutxi bisitatzen den Doña Eusebia horman, eskalada-bide berriak irekitzea eta ahaztutako bideak berreskuratzea eta zaharberritzea izan du helburu.
Erakusketak esperientzia bizi eta eraldatzaile baten ibilbidea erakusten digu: Sergio Martín de Santosek ezezaguna esploratzeko sentitzen duen bulkadatik abiatzen dena, ezezaguna berria izan zein ahaztuta geratu den, aurkikuntzak partekatzeko beharra sentitu eta hori egiteko bere modua aurkitzen duen arte.
Bidaia horren emaitza da Doña Eusebia: tras las joyas escondidas en el desván de Egino liburu berezia. Erakusketa liburu horren jarraipena eta isla da.
Erakusketa Abenduaren erdialderarte egongo da ikusgai.
Doako jarduera
Sarrera librea aretoa bete arte