(BERTAN BEHERA DAGOEN EKINTZA) – EH EKO TREK: KINTOA

IBILBIDEA: Sorogain – Iturruburu – Urkiaga – Eugiko Munizioen Errege Fabrika
Data: | 2025eko Irailak 28 |
Ordua: | 7:00etan |
Irteera: | Autobus Geltokia |
Arduradunak: | Kontxi Erro |
Karlos Santiago | |
Iraupena: | 6 ordu |
Desnibelak: | 700 metro |
Distantzia: | 16 km |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
GOMENDIOAK:
Ohizkoak: mendiko botak, goretex edo txubaskero, txanoa eta eskularruak, jatekoa eta ura.
DESKRIBAPENA:
EH EKO TREK proiektuaren 21. irteera. Sorogainen hasiko da ibilbidea, eta handik GR-11 zati bat jarraitu ondoren, Aztakarriko lepora igoko gara. Handik, Iturruburu mendia inguratu ondoren, ADIren piramidea aurrean dugula, Aratun leporaino igotzen jarraituko dugu, eta GR-11 bideari helduko diogu berriro. Hortik, Adipeko lepora joango gara, eta Pirinioetako katean erregimen frankistak eraikitako ehunka bunkerretako batzuk eta halaber tumulu eta mairu-baratze multzo bat ikusteko aukera izango dugu. Hortik aurrera, Kintoako basoa zeharkatuko dugu, Esnezelaieta, Leiñardi txabola eta Lizartxipiko lepoa igarota. Lizartxipiko lepotik, Eugiko Munizio Errege Fabrikara jaitsiko gara, bertan eraikinaren aztarnak bisitatuz.
BAZKIDEAK: 20 € / EZ BAZKIDEAK: 24 €
Apuntatzerakoan ordaindu beharko da.
Izen-ematearen irekiera: Irailak 15 (astelehena)