CVCEKORRIKA: GIPUZKOAKO ITZULIA ERRELEBOKA
larunbata, 27 Eka 2026

IBILBIDEA: GIPUZKOAKO ITZULIA ERRELEBOKA
| Data: | Ekainak 27 |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA:
BADATOR GIPUZKOAKO ITZULIA ERRELEBOKA, ETENIK GABE 2026!!!
5 urte pasatu dira lehenengo edizio hartatik, non izurrite larri batek horrelako ideiak ekarri zituen. Aurrera ateratzea lortu genuen, ederra izan zen, lasterkari guztien artean sentipen bereziak sortu ziren eta parte hartzaile guztien elkarlana, prestotasuna eta ongi irteteko gogoak asteburu polit bat pasatzera eraman gintuen.
2.edizio honen ideia ere berdina da, elkarlana, talde sentimendua sortzea, loturak egitea, jendea ezagutzea eta ondo pasatzea.
10 errelebotan banatuak eta gutxi gorabera 30 kilometroko zatiak eginez, helburua Gipuzkoari, asteburu batean, itzulia ematea da.
Urtarrilean prestatzen hasi genuena martxan jarriko dugu Ekainaren 12-13-14an.
Bikote bakoitza egingo duen zatiaren arduraduna izango da eta hortik aurrera gehienezko pertsona kopuru mugarik ez da egongo. Bikoteak sortuak daude dagoeneko, beraz apuntatu nahi duenak idazkaritzarekin harremanetan jarri beharko da eta parte hartzea bideratuko da.
Jakin, aurten ere GPS lokalizadorea izango dugula errelebo bakoitzaren jarraipen eta segurtasunerako.
Gogoratu data Ekainaren 12-13-14.
Irteera, CVCE elkartean izango da arratsaldeko 16:31an.
Doako jarduera
)