CVCEKORRIKA: DONOSTIA-TXINDOKI
larunbata, 23 Mai 2026
05:30

IBILBIDEA: DONOSTIA-TXINDOKI
| Data: | 2026ko Maiatzak 23 |
| Ordua: | 05:31 |
| Irteera: | Kontxako ordulariak |
| Arduradunak: | Iker Muzas |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA:
MAIATZAK 23 Donostia → Txindoki (70 km mendian)
Esaten dute istorio onenak goizaldean hasten direla… eta hau 05:31etan abiatuko da Kontxatik. Bai, jende gehiena oraindik burukoarekin negoziatzen ari denean, gu zapatilak lotzen eta mendira begira egongo gara, “zer ote da oker atera daitekeena?
Proposamena hau da: Donostiatik Txindokira 70 kilometro inguruko irteera, arnasa (eta indarra) kenduko dizuten paisaien artean. Bidean, besteak beste, Tolosatik pasatuko gara, eta aukera egongo da plan “gizatiarragoak” egiteko: lehen zatia bakarrik egitea edo bigarren zatira gehitzea
(beti ere antolakuntzarekin koordinatuta, inor ez dugu bidean utziko …azkarragoak bagara izan ezik).
Berdin du lehiatzera, gozatzera edo lagun artean egunsentia ikustera zatozen: hau mendiaz, barrez, pixka bat sufritzeaz (gero garagardoa hobe sartzeko) eta kilometroak jende onarekin partekatzeaz doa.
Beraz, badakizu:
-Goizaldeko abentura
-Mendiko kilometroak
-Giro bikaina
-Gero pixka bat puztuta kontatuko dituzun istorioak.
Iritsiera ordua 19:01 kalkulatzen da.
Animatuko zara ala?
Kontuan izan kotxe bat izango degula gurekin laguntza ematen.
Beti bezela elkarteko idazkaritzan izena eman.
MAIATZAK 15 izena emateko azken eguna.
Doako jarduera
Izen-ematearen irekiera: Maiatzak 4 (astelehena)