CVCEKORRIKA: BABARRUNJALEAK
igandea, 25 Urr 2026

IBILBIDEA: BABARRUNJALEAK
| Data: | 2026ko Urriak 25 |
| Ordua: | 7:30 |
| Irteera: | CVCEko egoitza soziala |
| Arduradunak: | CVCE |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA:
CVCE ko mendi lasterketaren 15. edizioa
Babarrunjaleak-en hamalaugarren edizioa ospatzen dugu aurten. Mendi lasterketa ez lehiakorra da, bikoteka/hirukoteka edo nahi duzutena… eta CVCE ko bazkide diren guztientzat irekita dago.
Gazteekin probari bultzada bat emateko asmoarekin, 25 urte baina gutxiago duenarentzat x euroko kuota -bazkariaren prezioa- mantentzen da.
Urte honetarako araudia hurrengoa da:
1- CVCE ez da lasterketan gertatu daitezkeen gorabeheren arduraduna. Partaide bakoitzak ulertzen tzen du bere arduraz jarduten duela ( lasterketa hasi aurretik, partaide bakoitzak, dokumentu
2- Aurten ez dugu bilerarik egingo froga baino lehen.
3- Lasterketak bi distantzia edukiko ditu:
• 20 km, mendian zehar eta desnibel berdinarekin (+850 eta -850 m) Pardiolatik hasita.
• 33 kmko lasterketa da, lehenengo 13ak asfaltuan eta hurrengo 20ak mendi pista eta bidexketatik.
1700 metroko desnibela egongo da guztira (+1.000 m eta -850 m).
4- Ez da lasterketa itxierarik egongo, ezta balizajerik, zuzkidurarik edo laguntza posturik. Bikote bakoitza autosufizientea izan behar du, baita atzera egiterakoan ere; harropa egokia, janaria eta likidoa distantzia betetzeko. Bikoteko, mugikor bat gutxienez beharrezkoa da.
5- Iturri bakarrak lehen 11 kilometroetan daude (asfaltoa), baina Pardiolan (12,5 km) anoa-postu likido txiki bat edukiko dugu.
6- Izen ematea elkartean egin beharko da telefonoz, presentzialki edo emailez eta urriko 17 azken eguna izanik.
7- Partehartzaileak Elkartean bilduko dira, 2025ko Urriak 26 igandea, goizeko 7:30 tan. 8:00 tan hasiera emango diogu lasterketari. Gehienez 6 korrikalariko taldeetan aterako gara, minutu erdiko tarteetan. Poltsa edo motxila bat utzi beharko duzue harropaz aldatzeko, kotxeetan, Goizuetaraino eramango dugu.
8- Lasterketaren denbora itxiera bost ordutan ipini dugu (13.30 tan Goizuetan). Talde bakoitzeko partaideek proba elkarrekin egin eta bukatu beharko dute. Bertan behera uzten bada lasterketa, gutxienez bi korrikalariek egin beharko dute, mendian inor bakarrik geratu ez dadin. Ez da onartuko korrikalari bat bukaerara bakarrik ristea.
9- Ez da saririk egongo.
10- Goizuetara iristean, dutxa (oraindik konfirmatzeko) eta 14: 15ean, eta, urtero bezala, “Oxeguarda” jatetxean babarrunada, mendiko lasterketen denboraldiari amaiera emateko. Bazkari honetan laguntzaileek eta kolaboratzaileek parte hartu ahal izango dute. Itzulerarako 18 plaza arteko autobusa dugu, beraz, izena ematean zerbitzua erabiliko den jakinarazi behar da.
11 – Izen ematearen prezioa 30 eurokoa da, eta bazkariaren, itzultzeko autobusaren eta korrikalariaren poltsa daude prezioaren barne. Cava eta kafeen ondoren, ohikoa den “askotariko sariak” zozketatuko ditugu.
12- Kontrolik ez dagoenez ibilbidean zehar, “Joko garbiaz” fidatzen gara. Etika ez edukitzeak, desohore bat suposatuko du eta burla mespretxu batekin zigortuko da. Arau-hausleak oroitzapenezko oparirik gabe geratuko da.
BAZKIDEAK: 30€ / EZ BAZKIDEAK: 30€
Izena ematerakoan ordaindu behar da.
Izen-ematearen irekiera: Urriak 13 (asteartea)