CVCEKORRIKA: 75 urte – 75 Km

IBILBIDEA: 3 zati 25km+- bakoitza:
1. zatia: Donosti-Andoain (Andatza)
2. zatia: Andoain-Orereta (Adarra)
3. zatia: Orereta-Donosti (Jaizkibel-Atxumaitz-Ulia)
DESKRIBAPENA:
Ideia: Elkartetik aterako gara eta 75km (3200m+) egingo ditugu gure inguruko herri eta mendiak zehartuz. Irteera elkartean bukatuko da tortila eta zerbeza frexkoarekin.
Ordutegia:
1. zatia: 04:01 (CVCE)
2. zatia: 08:01 (Andoaingo tren geltokia zentro)
3. zatia: 14:01 (Lezo-Errenteria tren geltokia)
Arauak:
Ibilbide osoa egin daiteke edo zati bat aukeratu. Bakoitzak erabakiko du ze zati egingo duen (1,2,3) eta bertan egon beharko du ezarritako ordutegian. Bakoitzak bere joan-etorriak antolatu beharko ditu.
Ibilbide osoa autosufizientzian da, baina laguntza-kotxe bat egongo da aipatutako zati bakoitzaren hasieran eta bukaeran.
Donibaneko txalupa pasatzeko Mugia edo dirua beharko da.
Elkartera arratsaldeko 19:01 aldera iristea aurreikusten da.
Ekainaren 10ean arratsaldeko 19:01 bilera bat antolatuko da zalantzak argitzeko.
Inskripzioak:
Ekainaren 2tik-18ra Idazkaritzan.
Ze zati egingo den esan behar da.