HAURRAK
HAURRAK
Kontsultatu egutegia hurrengo jardueretan parte hartzeko.
Mendia maite dugu eta gurekin bizitzera gonbidatu nahi zaitugu. Aire zabalean kirola egitea gustatzen zaigun neska eta mutil talde bat gara: korrikalariak, igerilariak, eskiatzaileak, freeriderrak… baina, batez ere, mendizaleak!
Euskal Herriko mendiak gurekin ezagutzera etor zaitezela nahi dugu, batzuetan ahaztu egiten zaizkigun horiek, eta zure lagunekin egun zoragarria pasa dezazula. Eta onena… gurasorik gabe!
Besoak zabalik itxarongo zaitugu, abentura handi hau elkarrekin bizitzeko.
2025/2026 ko irteerak:
2025/10/12: Lizarrusti-Lareo
2025/11/09: Arantzazu-Urbia
2025/12/14: Ibardin-Manttale
2026/01/11: Loatzo-Irura
2026/02/08: Listorreta-Aldura
2026/03/15: Karakate
2026/04/19: Mendaur-Aranaz
2026/05/24: Muganix
2026/06/14: Gaztelu (familiekin)
RAQUEL PEREZ ETA MADDI ARRAZOLA
Haurren ataleko arduradunak


