MENDIA: ALDUDES-ERRATZU
igandea, 15 Mar 2026

IBILBIDEA: ALDUDES-ERRATZU
| Data: | 2026 ko Martxoak 15 |
| Ordua: | Goizeko 7:00etan |
| Irteera: | Autobus Geltokia |
| Arduradunak: | Santiago Seco |
| Xabier Amorós | |
| Iraupena: | 8 ordu 30 minutu |
| Desnibela: | 1.100 m |
| Distantzia: | 21,5 km |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA:
Zeharkaldi ederra, Nafarroako bi haran lotzen dituena mugaren bi aldeetan. Katalogoko lehen mailako bi tontor igotzen dira: Argañeta eta Hauza.
Aldude (410m), Behenafarroa, herritik aterako gara. Berderitz leporaino (697m) maldak gaindituko ditugu Aldudes bailara gure bistan agertzen delarik. Hemendik ekingo diogu eguneko lehendabiziko tontorrari, Argañeta (1.004m).
Gure bistan Hauza aldeko mendilerro ederra agertzen zaigularik, malda lausoak gaindituko ditugu Burdingurutz (981m) eta Antzola (1.119m) gaindituz. Horrela Hauza (1.304m) ederra eta paregabeari iritsiko gara.
Hemendik aurrera jeitsiera luze eta guztiz ederrari ekingo diogu Erratzu (290m) herri baztandarrari iritsi arte.
Praka luzeak hobe. Bastoiak ezinbestekoak. Bidean iturririk ez ditugu aurkituko.
BAZKIDEAK: 25€ / EZ BAZKIDEAK: 29€
Izena ematerakoan ordaindu behar da.
Izen-ematearen irekiera: Martxoak 2 (astelehena)