IRAUPEN ESKIA: PLATEAU DE BEILLE

| Data: | 2026ko Urtarrilak 2-6 |
| Ordua: | Goizeko 6:00 etan |
| Irteera: | Portuetxe 16 Blanca Vinuesa eraikinean |
| Arduradunak: | Afrika Jimenez |
| Itziar Olaskoaga |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
GOMENDIOAK:
Haute-Ariègen eskia praktikatzera joango gara. Bertan 5 egunetan iraupen eskia egiteko aukera parega-bea izango dugu. 2000m-tan dauden zailtasun desberdinetako pistak aurkituko ditugu, edozein espe-rientziatako eskiadoreak ondo pasatzeko. Elurrak uzten badigu, Chioulara 60 Km-tako pistak dituela, eta nola ez!, 65Km baino gehiago duen Plateau de Beillera joango gara.
DESKRIBAPENA:
Aurten lo egiteko Ax les Thermeseko Camping Malazeaura joango gara. Bungalowetan lo egingo dugu. Izarak ez daude sartuta prezioan, beraz, izarak edo lo egiteko zakua eraman behar da (bertan ere alokatu daitezke). Bazkari guztiak zein gainontzeko jatorduak norberaren kontura izango dira. Bertan supermer-katuak daude eta erosketak egin daitezke.
Eramango gaituen autobusak ez dauka porta eskirik, beraz, ekipaje eta eskiatzeko gauzak maleteroan sartu behar ditugu. Horregatik AHALIK ETA EKIPAJE GUTXIEN ERAMATEA ESKATZEN DA.
2ean zuzenean eskiatzera joango gara, beraz, beharrezkoa den guztia eskura eraman behar da.
BAZKIDEAK: 330 € / EZ BAZKIDEAK: 390 €
Apuntatzerako orduan ordaindu behar da
Izen-ematea: Abenduak 1 (astelehena)