HAUR TALDEA: LISTORRETA-ALDURA

IBILDIDEA: LISTORRETA-ALDURA
| Data: | 2026ko Otsailak 8 |
| Ordua: | 8:30 etan |
| Irteera: | Zuzenbideko Fakultadea |
| Iraupena: | 4 ordu |
| Desnibelak: | + 500m |
| Distantzia: | 10 km |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
GOMENDIOAK: Eraman beharrekoa: berokia barruan sartzeko hainako motxila bat, mendiko botak edo zapatilak, goretex edo txubaskeroa, eguzkitako krema, eskularruak ella txanoa, pikoteoa, bazkaria eta ura. Derrigorrez aldatzeko arropa eta oinetakoak eraman behar dira bigarren poltsa batean. Bastoiak ez dira beharrezkoak.
DESKRIBAPENA: Liztorretako merenderotik irten eta Landarbasoko bidea hartuko dugu. Aizpitarteko kobazuloak eta karobiak ikusiko ditugu eta bertan hamaiketakoa jango dugu. Ondoren errekaren ondotik Malbazarreko lepora iritsiko gara eta handik Aldura tontorrera. Bertan bazkaldu eta Susperregi jatetxetik pasata berriro Liztorretako merenderoraino iritsiko gara. Eguraldi txarra eginez gero B plana izango dugu.
BAZKIDEAK: 15€ / EZ BAZKIDEAK: 20€
Izena ematerakoan ordaindu behar da. Izen ematearen irekiera: Urtarrilak 26 (astelehena)