ESKALADA: LEHIAKETA SOZIALA

larunbata, 25 Api 2026

DESKRIBAPENA:

CVCE BOULDER LEHIAKETA SOZIALA THE FACTORY-N


Datorren apirilaren 25ean, larunbata, The Factory Boulder-eko VI. txapelketa herrikoiaren barruan, Club Vasco de Camping Elkarteak bere V. boulder lehiaketa soziala antolatuko du. Bertan, CVCEko nahi duten eskalatzaile guztiek, lehiaketa orokorrean parte hartzeaz gain, klubeko onenen titulua eskuratzeko aukera izango dute absolutu eta 15 urtez azpiko kategorietan, emakumezkoetan zein gizonezkoetan.
The Factory Boulder-eko bloke txapelketa herrikoia ordu 1 eta 45 minutuko hiru txandatan banatuko da sailkapen faserako, eta horiek arratsaldean ospatuko diren finaletara emango dute bidea, munduko kopako formatuan.
CVCEko bazkideek plaza kopuru jakin bat izango dute gordeta apirilaren 15era arte, eta, gainera, epe horretan izena ematen duten bazkideek 18 €-ko inskripzio kuota berezia izango dute. Lehiaketa sozialean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da epe horren barruan izena ematea eta dagokion formularioan berariaz adieraztea.
The Factory Boulder txapelketa herrikoian sariak egongo dira sailkapen orokorreko, 17 urtez azpiko eta senior kategorietako lehen hiru neska eta mutilentzat, eta gainera oparien zozketa egingo da parte-hartzaile guztien artean. Bestalde, Club Vasco de Camping Elkartearen lehiaketa sozialak sariak emango dizkie lehiaketa honetan izena eman duten CVCEko lehen hiru eskalatzaileei absolutu eta 15 urtez azpiko kategorietan, sailkapen fasean lortutako puntuak soilik kontuan hartuta.
Animatu! Gainera, gure txandan parte hartu ondoren eta arratsaldeko finalen aurretik, oparien zozketa eta pikoteoa egongo dira CVCEren kontura lehiaketa sozialean parte hartzen dutenentzat!

BAZKIDEAK: 18 €

Izena ematerakoan ordaindu behar da
Izen-emate irekia

Jarduera:
ESKALADA: LEHIAKETA SOZIALA
task_alt
Izen-abizenak *
Fill out this field
Helbide elektronikoa *
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Pertsona kopurua *
Fill out this field
Telefonoa *
Fill out this field
Mezua *
Fill out this field
26 + 15 = ?
Enter the equation result to proceed
You need to agree with the terms to proceed
north