ESKALADA: ETXAURI
larunbata, 27 Ira 2025

Hilabete hontan, Eskalada saileko irteerekin jarraituz, Irailaren 27an eskalada deportibo topaketa egingo dugu Etxaurin. Goizeko 09:00etan Gradas de Ciriza -ko aparkalekuan elkartuko gara, “Iniciación”, “Jessica” eta “Gradas” sektoreetara joateko planarekin, gradu guztietako eskaladak eskaintzen bai dituzte. Lagun gehiegi elkartzekotan, talde txikiagoetan banatu gintezke, beste sektore batzuetara joateko, norberak eskalatu nahi/ahal duen mailaren arabera.
Gradas de Ciriza -ko aparkalekua NA-700 errepidearen 16. Kilometro seinaletik gertu dago, errepidearen ezkerraldean goranzko norabidean. https://goo.gl/maps/RrYFtUu4wgbcL4186
Taldeak eta plana antolatzeko, puntualitatea eskatzen degu. Hala ere, norbait berandu iristen bada, parkinetik, NA-700 errepidea zeharkatuko dugu harresirantz, berehala hauen oinarrietara igotzen den bide bat ikusiko dugu. Batzuetan pintura-markekin eta zenbait hitoz markatutako bidetik igoko gara, “Gradas de Ciriza Central” eta “Jessica” sektoreetara hurbiltzen gaituztenak. “Iniciacion” sektorera heltzeko gure ezkerretik jarraitu beharko dugu harresitik, bertara iritsi arte.
Norbaitek dagoeneko “Iniciación”, “Jessica” eta “Gradas” ezagutzen baditu, eta sektore ezezagun batean eskalatzea nahiago bagenu, aldez aurretik adostu genezake, beti ere sektore horretan denok eskalatu ditzakegun zailtasunak daudela bermatuz.
Eskalatu eta gero Barbakoa bat antolatzeko plana dago. Barbakoa Ane eta Fernandoren Izu herriko etxean denez, jende kopurua 20 pertsona maximora zehaztu da. Horregatik, azkeneko momentura arte ez itxoitea animatzen zaituztegu!!
Apuntatzeko eta barbakoara etorri nahi duentzako, klubean izen hematerakoan 10€ ingresatu beharko dira.
Eguraldi txarra edo euria egitekotan, beste egunen baterako atzeratu beharko genuke plana.
***
CVCEko Vascalatzaileak saileko jarduerak, berariaz aipatu ezean, ez dira ikastaro edo jarduera gidatuak. Eskalatzaile aditu eta autonomoen arteko topaketak dira, eta euren kabuz kirol-modalitate honen arriskuak uneoro kudeatzeko gai dira. Parte-hartzaileek badakite euren gain hartzen dituztela arrisku horiek, eta ez dagoela beraien eginkizuna gainbegiratuko duen gidarik/monitorerik.
Parte-hartzaileek kasuan kasuko jarduerarako estaldura baliokidea duten federazio-lizentziak edo kirol-jarduerako aseguruak eduki beharko dituzte.
Prezioa: 10€.
Izena ematerakoan ordaindu beharko da.
Izen-ematearen irekiera: Irailak 15 (astelehena)