ERAKUSKETAK: EH EKO TREK
ostirala, 28 Aza 2025
19:00

DESKRIBAPENA:
EH EKO TREK: Euskal Herriko 24 natura gune
Gure 75. urteurrenaren harira, datorren Azaroaren 28an ospakizun berezi honen baitan antolatu diren erakusketen azkena inauguratuko dugu.
Erakusketa honek duela bi urte abiatutako EH EKOTREK proiektuaren amaiera markatzen du, Euskal Herriko 24 natura gune oinez zeharkatzea helburu izan duen ekimena.
Gure lurraldearen paisaia aberastasuna eta hegazti aniztasuna ezagutzeko aukera izan dugu, eta esperientzia hori orain argazkigintzaren bidez partekatu nahi dugu.
Erakusketak paisaien eta bertako hegaztien irudien hautaketa zaindua biltzen du, gure argazkilarien talentuaren emaitza:
• Josu Fernández, paisaia-argazkien egilea
• José Herrero, ornitologoa eta hegaztien irudien arduraduna
Gonbidatuta zaudete erakusketa honetaz gozatzera, Euskal Herriaren edertasun naturala erakusten duen leiho paregabea baita.
Sarrera librea