ERAKUSKETA: IPARRALDERA BEGIRA
ostirala, 12 Ira 2025
19:00

Data: | 2025eko Irailak 12 |
Ordua: | 19:00 |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
DESKRIBAPENA:
75. urteurrenaren ospakizunen baitan, Irailaren 12an arratsaldeko 19:00etan orientazioa ardatz izango duen erakusketa berri bat inauguratuko dugu.
Erakusketa honetan, Emmoa Fundazioaren eta Elkarteko bazkideen bildumetako iparrorratz ugari egongo dira ikusgai, baita Rafa Elorzak ‘Maparoskopia’ izenez bataiatu dituen katastro-mapen bilduma bat ere. Mapetan, mendiarekin lotutako eszenak margotzen ditu.