CVCEPHOTO

DESKRIBAPENA:
Zatoz CVCEPHOTOren sari banaketara!
Urriaren 17an ospatuko dugu gure mendiko nazioarteko argazki lehiaketaren, CVCEPHOTOren, 11. edizioko sari banaketa ofiziala, aurten Euskal Mendizaletasunaren Galaren baitan.
Ekitaldia SUMMA Aldapetan izango da, eta ondoren, afaria egingo da irabazleekin, epaimahaikideekin eta laguntzaileekin.
Horrez gain, Urriaren 18an, larunbatean, workshop bat antolatuko dugu Elkartean, non saritutako argazkilariek beren lana partekatuko duten gertuko giro batean.
Eta egun horietan zehar, Boulevardean aire zabaleko erakusketa ere izango da ikusgai, 2×2 metroko formatuan inprimatutako irudi sarituekin, eta beste formatu txikiago bateko erakusketa bat ere egongo da gure egoitzan.
Galan eta/edo ondorengo afarian parte hartu nahi baduzu, EMFren bidez: https://emf.eus/gala29/
Galara inskribapena doakoa
Afaria: 38 euro