CVCE-ERRIMAIA
ostirala - larunbata\, 27 - 28 Eka 2025

CVCE-ERRIMAIA VI. Ipuin Lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa
Datorren Ekainaren 27an arratsaldeko 19:00etan, CVCE-ERRIMAIA ipuin lehiaketaren seigarren edizioko sari banaketa ospatuko dugu klubean, eta sarituetako batzuk ere bertan izango dira. Egun berean, lehiaketako aurreko edizioetako ipuinetan oinarritutako ilustrazioekin osatutako CVCEren erakusketa berria inauguratuko dugu. Zatoz eta parte hartu!