ARGAZKIGINTZA IKASTAROA

Data: | 2025eko Urriak 25-26 |
Arduraduna: | Josu Fernández |
Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia
Ikas ezazu udazkenean paisaia argazkiak ateratzen!! Bortiri-n eta talde txikian
Paisaia argazkigintza ikastaroa argazki-kamera bat duten pertsonentzat da. Bidaietan edo mendi irteeretan aurkitzen dituzten paraje eta paisaia horiek irizpide ezberdin eta profesionalago batekin etxera eraman nahi dituzten pertsonentzat.
Ikastaroak ordu t´erdiko atal teorikoa du eta 2 eguneko praktikak Nafarroako Pirinioetan (kasu batzuetan, zertxobait ibili beharko dugu lokalizazioetara iritsi arte).
Argazkiaren ezagutzan gutxieneko batzuk gomendatzen dira, kamera eta tripodea izatea.
Klimarako eta ingururako egokiak diren jantziak eta oinetakoak eramatea.
Prezioaren barne bi gaueko ostatua Bortirin eta larunbateko afaria eta larunbat eta igandeko gosariak.
BAZKIDEAK: 60€ / EZ BAZKIDEAK: 70€
Izena ematerakoan ordaindu beharko da.
Izen-ematearen irekiera: Urriak 13 (astelehena)