EUSKAL MENDIZALETASUNAREN GALA

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN GALA ETA CVCEPHOTOKO 11. EDIZIOA

Joan den urriaren 17an, Aldapeta María Ikastetxean ospatu zen Euskal Mendizaletasunaren Gala. Ekitaldia Club Vasco de Camping ElkarteaK (CVCE) antolatu zuen, eta Ainhoa Urretabizkaiak aurkeztu zuen, Thierry Biscaryren laguntza musikala izan zuelarik.
Galan zehar banatu ziren Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) urteko sariak, Pyrenaica aldizkari federatiboaren sariak eta CVCEPHOTO lehiaketaren 11. edizioko sariak.
EMFk Antxon Bandrés saria 2025eko jarduera interesgarrienari eman zien CVCEko bazkideei: Eli Azurmendi, Rafa Elorza eta Juan Carlos Sanzi, El Arte del Croquis en la Escalada liburuagatik.
CVCEPHOTOren 11. edizioko sari-banaketara hainbat erakunde laguntzailetako ordezkariak bertaratu ziren:
Susana García Chueca, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko sailburua eta ETS Euskal Trenbide Sareako presidentea.
Gorka Etxebeste, Euskadi Irratia eta EITB Musikako zuzendaria.
Jabi Barayazarra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiako zuzendaria.
 
CVCEtik, gure zorionak helarazi nahi dizkiegu gala honetan saritu diren guztiei, eta eskerrik beroenak eman bertaratu guztiei, ekitaldi berezi honetan euren presentzia eta babesa eskaini izanagatik.
north