Club Vasco de Camping Elkarteak aurtengo Euskal Mendizaletasunaren Gala antolatzen du Oronan. Pyrenaica eta EMF-FVM sariak emango dira eta CVCEPHOTO 2016ko proiekzioa ikusi ahal izango dugu beste ekintzen artean. Egitarau osoa uzten dizuegu antolatutako guztia ikusteko.

Bukatzeko Gure Elikagai jatetxean afaria egongo da. Etorri nahi duenak CVCEko bulegoan izena eman eta ordaindu beharko du.

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

Club Vasco de Camping Elkarteak hurrengo martxoak 2 an ospatuko dugun 2016 ko Ohizko Batzar Nagusian parte hartzera animatzen zaitu.


BATZAR OROKORRA

Club Vasco de Campingeko Zuzendari Batzordeak eta bere izenean Lehendakariak, indarrean dagoen legezko eta estatutuzko araudiaren arabera, Bazkideen Ohizko Batzar Nagusiaren deialdia adostu du. CVCEko egoitza sozialean hurrengo martxoak 2 an ospatuko da, arratsaldeko 18:30 tan lehen deialdia eta leku berdinean, arratsaldeko 19:00 tan bigarren beialdia.
 


GAI ZERRENDA
1.- Aurreko sesioko aktaren irakurketa eta onartzea.
2.- Urteko kontuen (egoera-balantzea, galdu – irabaziak, egoera eta altxortegia) azterketa eta bere kasuan onarpena, mozkinen erabilpena eta zuzendari Batzordearen gestioa. Guzti hau 2016 ko abenduaren 31 an itxitako ekitaldiari egiten dio erreferentzia.
3.- Aurrekontuak eta Sailak
4.- Egungo Bortiriren egoera
5.- Galde - eskeak

Club Vasco de Camping Elkarteak, ikurriña igoko du bihar Konstituzio enparantzan, Donostia jai egunaren hasieran.
Abentura honetan eta beste askotan, bazkide guztiekin eta gurekin bat egin duten mendizaleekin partekatzen dugun ohorea.

 

 

 

 

 



Abenduak 20 an, Elkartearen Zuzendaritza Batzordearen proposamenari jarraituz, Jabi Baraiazarra izendatu zuen Txema Garay lehendakariak, Elkarte osoaren izenean, Ohorezko Bazkide berria bezala. Baraiazarra Bilbao Mendi Film Festivalaren sortzaile eta zuzendaria da, Etbko langilea eta mendizalea. Pou anaiekin “7 pareta, 7 kontinente” proiektu arrakastatsuaren egilea ere. Azken urteetan gure elkartearekin harreman ezin hobea izan du eta geroz eta sakonagoa. Ohorezko Bazkidea saritzerakoan, gure arauek diote, mendizaletasunarekiko ekarpenak onartzea dela helburuetako bat. Bilbao Mendi Film Festival Euskal Herrian egiten den mendizaletasun kulturaren aldeko ekitaldi nagusiena da, merezitakoa beraz, zalantzarik gabe, egindako izendapena. Zorionak Jabi eta zoriontsuak gu, zurekin kontatzeagatik!


Aurreko abenduak 20 an bazkide bezala berrogeita hamar urte bete zituzten bazkideen izendapena eta ohorezko bazkidearena ere ospatu genuen. Lehenengoen artean, Juan Francisco Horna, Jaime Izquierdo, Enrique Perez-Sostoa eta Cecilia Gaztelu-Urrutia eta ohorezko bazkidea, Javier Baraiazarra.

Abenduak 22 n SOS HIMALAYAk (Iñaki Ochoa de Olzaren fundazioa) Kursaal-ean ematen duen kortzertura joatea animatzen zaituztegu.
Goizeko 12:00 tan txikiek (2 urtetik 8 urtera) PICA PICA taldearekin primeran pasatzeko aukera edukiko dute.
Arratsalde-gauean, helduek José Corbachoren umorearekin eta ondoren, Sole Jiménez abeslari eta konpositoreak bere ahots zoragarriarekin tarte zoragarria pasako dugu.

Guztion artean Arzaken bazkari bat zozketatuko da.
SOS HIMALAYA GKE rako izango da biltzen den diru guztia. Fundazioak 2008 tik Nepal berreraikitzen ari da.
Sarrerak salgai daude iada eta erritmo azkarra daramate, erosi zurea Super Amara supermerkatuan edo interneten bidez.



 

 

Club Vasco de Campingeko Zuzendari Batzordeak eta bere izenean Lehendakariak, indarrean dagoen legezko eta estatutuzko araudiaren arabera , ezohiko batzarraren ospakizunaren berri eman nahi dizu. CVCEko egoitza sozialean hurrengo urriak 26 an ospatuko da, arratsaldeko 18:30 tan lehen deialdia eta leku berdinean, arratsaldeko 19:00 tan bigarren beialdia.

GAI ZERRENDA

1. Bortiri aterpea handitzeko proiektuaren azalpena
2. Galde - eskeak

 

Homologatutako bideak. Mehatxatutako bide publikoak, batzutan jabe pribatuek moztutakoak. Komunitate batetik bestera pasatzerakoan legeria desberdinen menpe dauden bide suprautonomikoak. Interes turistikoa duten bideak, urertzean dauden bideak, bai itsasoan eta bai ibaian. Abelbideak. Bide berdeak. Bideak, bidezidorrak, ibilbideak. José Maria Nasarrek Senderismo. 100 hitos normativos y para pensar liburua argitaratu du.

Aurkezpena, hurrengo urriak 5 an arratsaldeko 19:00 tan Vasco de Camping Elkartean (Prim 35, sarrera ibaiaren aldetik).

Itsasfest festibala gure inguru naturala eta naturarekiko dugun harremana ospatzeko topagunea da.

Adin guztietako publiko zabalari zuzendutako ahots askoren batura. Helburua : inspiratzea, deskubriaraztea eta esperientzia eta jakituria ezberdinak elkarbanatzea tailer ezberdinen,pentsamendu gunearen, bertako produktueen datasketaren, naturan eginiko aktibitateen bidez etabaita musika eta zinea uztartuz ere. Datorren abuztuaren 27an goizeko 11etatik gaueko 00 :30ak arte Ondarretako hondartza eta jardinetan eta Haizearen Orrazian. Kontsultatu programa.
DONOSTIAtruk edizio berezia:
OUTDOOR ETA KIROL MATERIALA

“ESCALADORES DE LA LIBERTAD” liburu berria eskuratzeko aukeran gure elkartean, Poloniar mendizaletasunaren arloan eta elkartean egingo den hurrengo erakusketarekin lotuta. Beraien protagonista bat, KRZYSZTOF WIELICKI, Donostian egonga da hurrengo mendifilmean maiatzak 10ean zure liburua dedikatzea nahi baduzu.