Mendi literatura liburuaren aurkezpena
Hurrengo uztailak 13 an Elkartean, arratsal
deko 19:00 tan, Haritz Monrealen Mendi Literatura liburua aurkeztuko dugu. Idazleak honakoa idatzi du liburuaren aurkezpenaren berri emanez:
“Zentzu zabalean, mendiaz diharduen literaturari deritza mendi literatura; zentzu hertsiagoan, mendizaleen literaturari. Ikerlan honetan mundu mailan eta Euskal Herrian generoak izan duen bilakabidea aztertzen da. Menditik pasatu dira profetak, Antzinatean, jainkoen bizilekutik jaitsita errebelaziozko mezua zabaltzeko; naturalistak, Errenazimentuan eta Ilustrazioan batez ere, natura ezagutu eta deskribatzeko; Erromantizismotik aurrera, poetak, inspirazioaren nahiz sentimendu intentsitatearen bila; esploratzaileak, lurraldea bereganatzeko xedez; filosofoak, transzendentzia lortzearren; jakitunak, lurraldearen alde material nahiz espirituala interpretatzeko; emakumeak, gizartean pairatzen dituzten bidegabekeriei bisibilitatea emateko; muturreko eskalatzaileak, nazioaren edo norberaren ohorea xerkatzen; mendizale, alpinista eta eskalatzaile apalak, abenturaz eta naturaz gozatzeko. Horiek guztiak aurkituko dituzu honako lan honetan.”
 
Presentación del libro Mendi literatura
 
El próximo 13 de julio a las 19:00 en el Club Haritz Monreal nos presentará el libro Mendi Literatura. La presentación se hará exclusivamente en euskera pero os hemos hecho un breve resumen de lo que trata el libro:
"En el sentido amplio, Mendi Literatura trata de la literatura de la montaña; en un sentido más estricto, de la literatura de los montañeros. En este trabajo de investigación, se examina el devenir del género. Por la montaña han pasado profetas, en la Antigüedad, bajando del reino de los dioses para transmitir mensajes reveladores; naturalistas, en el Renacimiento y en la Ilustración sobretodo, para conocer y describir la naturaleza; a partir del Romanticismo, el poeta, en busca de inspiración o intensidad de sentimientos; exploradores, con la finalidad de conseguir el territorio; filósofos, para conseguir transcendencia; sabios, para interpretar la parte material y espiritual del territorio; mujeres, para dar visibilidad a las injusticias que padecen en la sociedad; escaladores, buscando el honor de la nación o el suyo propio; montañeros, alpinistas y escaladores modestos, para disfrutar de la aventura y naturaleza. Todo eso lo descubrirás en el libro”.