Gurea bezalako mendi eta natura elkarte batean, normala dirudi kurtsoak (teoriko-praktikoak) antolatzea. Helburu nagusienetako bat izan beharko luke. Zergatik? Gure jarduerak aldez aurreko ezaguera eta prestaketa konkretu batzuk behar dituelako, inguru arriskutsu batean mugitu ahal izateko. Elkarteak, esperientzia handiko bazkideak dituenez, ezaguera horiek emateko bide ezin hobea da. Gainera, informazio berri honekin, gure irteerei onura handiagoa atera ahal izango diegu. Mendirako segurtasun, eskien mantentze ikastaroa, autoerreskate teknika eta ARVA , naturan orientatzeko baliabide edo lehen sorospenetako ikastaroez gain, CVCEk gure esperientzia aberasten duten hainbat prestakuntza ikastaro antolatzen ditu: MTB, iraupen eskiei argizaria ematea, natura-argazkilaritza, eta, orokorrean, ingurumenarekin eta kirolarekin lotutako jarduerei buruzkoak

Orri honetan CVCEn emandako ikastaroen berri edukiko duzu. Nahiz eta bazkideek lehentasuna eduki izena emateko, jende guztiarentzat irekita dauden kurtsoak dira.

4.000 bazkidetik gorako familia osatzen dugunez, nahiak, lehentasunak eta bakoitzaren eskaerak era askotakoak dira eta, horregatik, gure eskaintza oso zabala da. Gure jarduerekin lotutako ezaguerak badituzu, ez izan zalantzarik, gerturatu elkartera eta hitz-egingo dugu. Era berean, ikasteko  nahia baldin baduzu, esan  eta lagunduko zaitugu.

Hau da elkartearen betekizunetako bat, ematea eta jasotzea, esperientziak eta ezaguerak konpartituz.