CVCEko Ingurumen saila 2008. urtean sortu zen eta elkarteak dituen 4.000 bazkideentzta zabalik dago.

Bere helburuen artean honako hauek daude:

  • Mendi eta ingurumen binomioan sakontzea. Alde batetik, gure herrialdean, baina baita ere Europa mailan. Esan beharra dago, naturaren arloko kezka ez dela soilik mendizaleen erronka, baizik eta gizarte guztiarena.
  • Gaiaren arabera taldeka antolatutako jarduerak aurrera eramatea eta martxan jartzea.
  • Sailaren eta administrazio desberdinen artean harremanak bultzatzea, ingurumenarekiko kezkak transmititzeko eta, ahal dugun heinean, ingurumena ondo zaintzeko neurriak, arauak eta bitartekoak har daitezen laguntzeko.
  • Mendia ingurumen araudiarekin lotzen duten arlo guztietan sakontzea.

Agur bero bat

Marko Sierra (arduraduna)