Abenduak 20 an, Elkartearen Zuzendaritza Batzordearen proposamenari jarraituz, Jabi Baraiazarra izendatu zuen Txema Garay lehendakariak, Elkarte osoaren izenean, Ohorezko Bazkide berria bezala. Baraiazarra Bilbao Mendi Film Festivalaren sortzaile eta zuzendaria da, Etbko langilea eta mendizalea. Pou anaiekin “7 pareta, 7 kontinente” proiektu arrakastatsuaren egilea ere. Azken urteetan gure elkartearekin harreman ezin hobea izan du eta geroz eta sakonagoa. Ohorezko Bazkidea saritzerakoan, gure arauek diote, mendizaletasunarekiko ekarpenak onartzea dela helburuetako bat. Bilbao Mendi Film Festival Euskal Herrian egiten den mendizaletasun kulturaren aldeko ekitaldi nagusiena da, merezitakoa beraz, zalantzarik gabe, egindako izendapena. Zorionak Jabi eta zoriontsuak gu, zurekin kontatzeagatik!