Errimaia gure hedabidea da, guztiona eta guztiontzat, naturaren arloko jarduerak kontatu eta elkarraldi eta giza erlazioak aztertzen dituena. Laguntzeko eta istorioak kontatzeko prest daudenen aldizkaria.

Errimaia guztion aldizkaria da, istorioak ba dauzkazu kontatzeko, bidali zure artikuluak zalantzarik gabe.

(Gurekin harremanetan jarri zinezke beheko erlaitzean)

 

 

 

Ibilera Errimaian barrena

Errimaia 1963an jaio zen “Rimaya” izenarekin. Arazo ekonomikoak zirela eta, kale egin zuen urte batzuetan, baina inoiz ez genuen ahaztu. Eta 1984an, Sebas Alonso, Enrique Perez-Sostoa eta batez ere Juanjo Cimorrari esker, argitalpenari berrasiera eman zitzaion. Pixkanaka aldizkariak edukiak irabazten joan zen, eta 1993an Errimaia izena berreskuratu genuen. Misioa Errimaia bazkide eta elkartearen arteko lotura izatea da.

Urte haietan, Jesus Mari Alquezar lehendakaria izanda, eta Casimiro Bengoechea laguntzaile, elkartea hazten hasi zen, Donostian pisua hartzen. Antolatutako irteerek bazkide asko erakartzen zituzten. Hurrengo urteetan, elkarteak hazkunde izugarria izan zuen, bai bazkide kopuru nahiz jardueretan. Inoiz ez dugu ahaztuko Pirinioetako Zeharkaldi Handiak, Atlantikotik Mediterraneorainokoak, izan zuen arrakasta; Uliaren itsasertzeko bidea, Jaizkibelena eta hainbat eta hainbat paradisuko ingurune, Donostia, Europako Hiriburu Kulturalari bultzada bat emateko; Okendoko kultur etxean ospaturiko mendiaren arloko astea, argazki lehiaketak; goi mendietako espedizioak, urteroko irteerak Alpeetako estazioetara: elkarteari hainbeste on egin dioten jendeari elkarrizketak; Udalak elkarteari emandako ohorezko domina; Eusko Jaurlaritzak herri onurako elkartearen izendapena; eta oraingo Euskal Herria Oinez ekimena, zeinaren berri emango baitugu txangoak pasa ahala. Honen guztiaren lekukotza utzi beharra genuen. Ekintza hauek islatzeko aldizkariaren beharra zegoen. Eta hori da Elkarteak jarraitzen dituen misioetako bat.

Rosa Eguren Aldizkariko zuzendariak, Juan Carlos Sanzen eta Jesus Ayestaraneren laguntzarekin, estatuan argitaratzen diren mendi aldizkarien artean, Errimaia garrantzitsuenetariko bat izatea lortu du. Baina hori ez da Elkartearen edo Aldizkariaren helburua. “Gure Aldizkaria” lagunen eta gertukoen ekintzen erakusle da, apalki bada ere. Idazten denak irauten du bakarrik; bestea haizeak eramaten du. Momentuan norabidea markatzen duten Txema Garay lehendakariarentzat eta Carlos Hernando lehendakariordearentzat, premisa hori funtsezkoa da elkartearen etorkizunerako.