Urriaren 20an, 18:30ean, lehen deialdian, eta 19: 00etan, bigarren deialdian, 2020ko Ohiko Batzar Orokorra egingo dugu.
Hona hemen gai-zerrenda:
1.-Aurreko sesioko aktaren irakurketa eta onartzea
2.-Covid aldiko balantze orokorra
3.-Urteko kontuen (egoera-balantzea, galdu-irabaziak, egoera eta altxortegia) azterketa eta bere kasuan onarpena, mozkinen erabilpena eta Zuzendari Batzordearen gestioa. Guzti hau 2020 ko abenduaren 31 an itxitako ekitaldiari egiten dio erreferentzia
4.-Aurrekontuak eta sailak
5.-Galde eskeak
COVIDi buruzko inguruabarrak direla eta, eta edukiera-mugak egon daitezkeenez, batzarreko parte-hartzaileen aldez aurreko zerrenda bat irekiko dugu. Bazkideek zerrenda horretan izena eman dezakete, Idazkaritzara deituta (azken eguna, urriaren 15a, ostirala, arratsaldeko 20: 30ak arte). Izena eman dutenen kopuruak edukiera gainditzen badu, beste kokapen bat bilatuko genuke. Baimendutako edukiera betetzen ez bada, izena eman ez duten bazkideak onartuko dira edukiera bete arte.