Ekainak 10 igandean, Valladolid-en 2018 urteko lehiaketa egutegiaren proben artean ilusio gehiena pizten duena ospatu genuen. Club Vasco de Camping-ek bi talde aurkeztu ditu. Lehenengoa emakumezkoa, 5 partaidek osatzen zuten eta gizonezkoena, 7 pertsona.

Emakumezkoen taldea Espainia mailan txapelunordea izan zen eta gizonezkoena hirugarren geratu zen.

Hemendik zoriondu nahi zaituztegu denboradan zehar lortutako emaitza onengatik. 

Hurrengo hitzordua uztailak 7 an izango da, oraingoan Donostian, Miramonen konkretuki. FEDME Ranking-aren barne sartzen den Gipuzkoako 1. Txapelketa. Guretzat hain berezia den kirola gertutik ikusi ahal izango duzue!