Club Vasco de Camping Elkarteak aurtengo Euskal Mendizaletasunaren Gala antolatzen du Oronan. Pyrenaica eta EMF-FVM sariak emango dira eta CVCEPHOTO 2016ko proiekzioa ikusi ahal izango dugu beste ekintzen artean. Egitarau osoa uzten dizuegu antolatutako guztia ikusteko.

Bukatzeko Gure Elikagai jatetxean afaria egongo da. Etorri nahi duenak CVCEko bulegoan izena eman eta ordaindu beharko du.