Otsailaren 12an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Elkartean, erakusketa berri bat inauguratuko dugu Arantxa Arratibelen eskutik.

"Egia auzoko Karmengo ama 52an aurki dezakezue nire tailerra eta erakusleihoa. Era berean, nire lanak sarean ere topa ditzakezue.
10 urterekin hasi nintzen artearen munduan murgiltzen, Gipuzkoako Artisten Elkartean. Geroztik autodidakta izan naiz eta testurekin esperimentatzea izan da nire lanen oinarria. Harrizko paretak margotzeko ideia naturalki etorri zitzaidan duela lau urte, betidanik izan bainaiz mendizalea eta nire obretan natura irudikatzea gustuko izaten dut. Gaztetan eskalatzen ibiltzen nintzen eta paretek ordutik erakarri izan naute. Gainera, koadro bakoitzaren prozesua berriro ere nire burua paretan zintzilik sentituko banu bezala bizi dut. Zintzilik helmugara igotzen.
Emakumeen ahalduntzearekin ere lotzen ditut lan hauek: paretak igotzen gehienbat emakumeak margotu izan ditut, emakume kirolariari ikusgarritasuna emateko alde batetik, eta bestetik, sinbolikoki emakumeen borroka irudikatzeko. Berdinstaunerako helmugarantz doazen emakumeak ikusten ditut paretan gora, etsi gabe."

Etorri nahi baduzue, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Otsailaren 8tik aurrera egin ahal izango duzue posta elektronikoz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), telefonoz (943 271866) edo Idazkaritzan bertan.

 

El viernes 12 de Febrero a las 19:00 en el Club inauguraremos una nueva exposición de la mano de la artista donostiarra Arantxa Arratibel.

"Podéis encontrar mi estudio en el barrio de Egia, Virgen del Carmen 52. También podéis ver mis trabajos en las redes sociales.
A los 10 años empecé a introducirme en el mundo del arte en la Asociación Artística de Guipúzcoa. Soy autodidacta y siempre me ha gustado experimentar con las texturas. Hace 4 años la idea de pintar paredes surgió de forma natural ya que de siempre me ha gustado la naturaleza y me surgió la necesidad de plasmarla en mi obra. Cuando era joven hice escalada y desde entonces siempre me han atraído las paredes. Cada vez que hago una pared siento que estoy en ella, escalando y subiendo a la cima.
Estos trabajos también los enmarco dentro del tema del empoderamiento de las mujeres: normalmente pinto mujeres escalando, para dar visibilidad a la mujer deportista, y a su vez para simbolizar la lucha de las mujeres. En las paredes veo a mujeres luchando para llegar a la cima de la igualdad."

Si queréis asistir, es imprescindible inscribirse previamente. A partir del 8 de febrero podréis hacerlo a través del correo electrónico (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), teléfono (943 271866) o personalmente en Secretaría.