IBILBIDEA / RECORRIDO:


Etxalar herria (97m) - Zentinel Orizki tontorra (670m) - Irumugeta lepoa (510m) – Atxuria tontorra (756m) – Ibaineta lepoa (505m) – Airagarri / Mendibil tontorra (610m) – Urbia lepoa (440m) – Loiara lepoa (440m) – Arburua lepoa (425m) – Mitxelen borda (285m) – Urdazubi (95m).

 

Eguna : 2020/09/13

Fecha : 13/09/2020
Ordua: 7h30min

Hora: 7h30min
Irteera: Autobus geltokia

Salida: Estación de Autobuses
Arduraduna: G&G familia

Responsable: Familia G&G
Iraupena: 6h30min geldiketarik gabe

Duración: 6h30min sin paradas
Desnibelak: Igoera: 940m; Jaitsiera: 942m

Desniveles: Ascenso: 940m; Descenso: 942m
Zailtasuna: Ertaina

Dificultad: Media

Colaboradores – Laguntzaileak: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia -Kutxabank

 

GOMENDIOAK / RECOMENDACIONES:


Bidean ez dago urik, gutxienez 1½ litro eramatea gomendatzen da / No hay agua en el recorrido, se recomienda llevar al menos 1½ litros de agua.

 

AZALPENA / DESCRIPCIÓN:


Etxalar herriko Antzolokueta auzoa zeharkatu eta baso-bidetik Orizki lepora iritsiko gara. Bertatik, izen bereko tontorrera igo eta Irumugeta lepora jeitsiko gara. Hemendik, azken Karlistadaren arrastoak gordetzen dituen gunea dugu ikusgai, Atxuriako gailur harritsua. Ataka Zabaleta lepotik igarota zapalduko dugu tontorra. Hurrengo jeitsiera Ibaineta izeneko lepoan amaituko da. Ingurunea, historiaurrean, gizataldeen bizitokia izan zen eta hilobiz josita dago. Bertatik, ibilbidearen azken tontorrak ditugu jomuga: Airagarri eta Mendibil. Malda handiko aldapan behera Urbia lepora iritsiko gara eta lurrezko pisten bidez, beste bi lepo igarota (Loiara eta Arburua) helmuga den Urdazubi herri xarmangarria izango dugu.

Saliendo de Etxalar por el barrio de Antzolokueta, ascenderemos por bosque hasta el collado de Orizki y desde aquí a su cima. Descenderemos al collado Irumugeta y ascenderemos a la cresta rocosa de Atxuria a través del collado Ataka Zabaleta (testigos de la última guerra Carlista). Descenderemos al collado Ibaineta (estación prehistórica) para subir por el cordal Airagarri-Mendibil. Desde ésta última cima en fuerte descenso llegaremos al collado Urbía y por pista de tierra pasando por los collados Loiara-Arburúa alcanzaremos Mitxelen borda, desde donde por sendero de bosque se llegará a Urdazubi.

 

 

BAZKIDEEK / SOCIOS: 15 € // GAINERAKOEK / NO SOCIOS: 20 €
Izena ematerakoan ordaindu behar da / Se deberá abonar en el momento de apuntarse
Inskripzioen hasiera: Abuztuak 31 (astelehena) / Apertura inscripciones: 31 de agosto (lunes)