CVCE 2020 ko Mendi eskiko astea
 
Urtarrileko bigarren eta hirugarren astean Vasco de Camping Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu mendi eskiko astearen barne. Urtarrilak 9,11 eta 12 an elur jauzien ikastaroa egingo dugu. Egun batean teoria eta bi egunetan gure Bortiriko aterpean praktika. Informazio gehiago hemen. Urtarrilak 15 an Okendo Kultur Etxean Skimetrajeren eskutik proiekzioa. Skimetraje Play Pyrenees ski eta snow filmen zinemaldia da eta aurten bere zortzigarren edizioa ospatu du Iruñan. Pirinioetan filmatutako ski eta snow film laburrak lehiatzen dute eta estreinaldi internazionaletaz gozatzeaz gain, argazki erakusketak, markak eta eski estazioak, hitzaldiak eta rider handien presentzia dago. Donostian, urtarrilak 15 an film labur onenen aukeraketa.
Eta bukatzeko urtarrilak 16 an arratsaldeko 18:30 tan eskien mantentze ikastaroa. Eskiko denborada hastear dagoela trastelekutik gure eskiak ateratzeko momentua iritsi da, erabili aurretik aztertu egin beharko ditugu. Oinarrizko ikastaroa egitea proposatzen dizuegu, ertzak zorroztu, zoletako zuloak nola estali, argizaria eman, fijazioen mantentzea, etab. Izen ematea urtarrilak 2 tik aurrera. Eta urtarrilak 19 an mendi eskia egiteko irteera Acue mendian.
Etorriko al zara gurekin?
 
Semana de esquí de montaña CVCE 2020
 
Durante la segunda y tercera semana de enero el Vasco de Camping organizará varias actividades en relación con su semana de esquí de montaña. Comenzaremos por el curso de avalanchas el 9, 11 y 12 de enero. Un día de teoría y dos de práctica en nuestro refugio de Bortiri. Más información aquí.
El miércoles 15 de enero proyección en la Casa de Cultura de Okendo de la mano de Skimetraje. Skimetraje Play Pyrenees es el festival de films de ski y de snow que ha celebrado su octava edición el pasado noviembre en Iruña. En él compiten cortometrajes de ski o snow filmados en el Pirineo, además de disfrutar de estrenos internacionales, exposiciones de fotografía, expositores de marcas y estaciones de esquí, charlas y la presencia de grandes riders. Ahora en Donosti una selección de los mejores cortometrajes que compitieron la pasada edición.
Y para terminar, el jueves 16 de enero os animamos a participar en un curso básico de mantenimiento de esquís en el que practicaremos y veremos cómo se afilan los cantos, como tapar agujeros en las suelas, encerado, mantenimiento de las fijaciones, etc. A partir del 2 de enero se abre la inscripción. Y el 19 de enero salida de esquí de montaña con el Club. El destino, Acue. 
¿Te animas?